domingo, 2 de febrero de 2014

MENDI IRTEERA

OTSAILAK 9 - PEÑA PLATA


            Datorren Igandean, Otsailaren 9an, urteko seigarren irteera egingo du gure eskolako mendizale taldeak. Oraingo honetan PEÑA PLATA mendira igoko dira  mendizale nekaezin hauek.
 
          Ohikoa den bezala Eskolako bus geltokian goizeko 8:30etan elkartuko dira. Han, eguraldiaren arabera, Sara edo Etxalarreko bidea hartuko dute. 
           Ez ahaztu mendiko botak, aldatzeko arropa eta, garrantzitsuena, hamaiketako on bat eramatea.